'Muy lejos' filma emango dute gaur jatorrizko hizkuntzan

Mireia Galarza Bastida 2025ko mai. 6a, 09:00

Modelo aretoa izango da gaur ikusgai, 19:30ean hasita, Saio Originalaren barruan.

Gerard Oms zuzendariaren Muy lejos filma ikusteko aukera izango da gaur arratsaldean Modelo aretoan, 19:30ean, Saio Originalaren barruan. Drama generoko filmean, Mario Casas, David Verdaguer eta Ilyass Ouahdani dira bertako protagonistak. 

Sergio protagonista Utrechtera joango da familiarekin futbol partida batera. Bartzelonara itzultzeko hegaldia hartu aurretik, ordea, izuak jota, Holandan geratzea erabakiko du, eta une horretatik aurrera, dirurik gabe, etxerik gabe eta hizkuntza hitz egin gabe biziraun beharko du leku horretan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide