Izena eman daiteke udako Arranopola egitasmoan

Intza Trula 2025ko mai. 5a, 12:30

Pig & Kiss taldeak Arranopola egitasmoaren barruan emandako kontzertua, 2022an. (Juan Luis Romatet)

Zarauzko musikariek parte hartu ahal izango dute zikloan. Kontzertuak uztaileko eta abuztuko ostegunetan izango dira.

Urtero bezala, Arranopola kultur elkarteak uda garairako zuzeneko musikaren zikloa antolatu du, eta zabaldu du bertan izena emateko aukera. Zarauzko bakarlariek, musika taldeek zein bestelako taldeek parte hartu ahal izango dute, eta kontzertuak uztaileko eta abuztuko ostegunetan izango dira

Hori horrela, parte hartzeko interesa dutenek Arranopola kultur elkartearekin jar daitezke harremanetan, arranopola@arrano.eus helbidera idatziz.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide