Eguraldia lagun, gaur goizean jokatu dute Zarauzko VII. Herri Lasterketa. Lege Zaharren Enparantzatik abiatuta, 178 korrikalarik egin dute zortzi kilometroko proba, eta 26 minutu eta segundu bateko eta 30 minutu eta 52 segunduko denbora lortuta, Ismail Chkhichekh eta June Agirrezabalaga nagusitu dira lasterketan.
11:00k baino pare bat minutu lehenago hasi dute proba, eta Lege Zaharren Enparantzatik irtenda, herriko hainbat txokotatik ibili dira lasterka parte hartzaileak. Hasi duten leku berean amaitu dute proba. Bigarren amaitu dute Yassine Bih iazko irabazleak (26:10) eta Maider Etxeberriak (33:50); hirugarren, aldiz, Iñigo Macias (26:25) eta Elena Beristain izan dira (34:06). Hemen ikus daiteke sailkapen osoa.