Udaberri Jubilatuen Elkarteak loreen tailerra antolatu du datorren asterako bazkideentzat. Elkarteak jakitera eman duenez, bi saiotan banatuko dute ikastaroa, eta saio horiek maiatzaren 6an eta 8an izango dira. Dinamizatzailea nor izango den ere zehaztu du Udaberrik: Maria Jesus Retegi arduratuko da saioak gidatzeaz, hain justu ere.
Ikastaroaren asmoa da, besteak beste, garai honetan zein lore landatu, horiek nola zaindu, mozketak nola egin ikastea. Hori horrela, interesa dutenek izena eman dezakete Udaberri elkarteko bulegoan, plazak bete bitartean.