Caritas Gipuzkoa elkarteak antolatuta, Zapore anitz arrozak egitasmoa egin dute goiz-eguerdi partean Andra Mari Zeruratzearen parrokiaren aterpean. Helburu nagusia izan da "aniztasuna ospatzea, elkar ezagutzea eta arrozen errezetak partekatzea". Horregatik, egitasmo parte-hartzailea izanda; izan ere, arroz ezberdinak kozinatu dituzte taldeka Caritasen programetako erabiltzaileek, boluntarioek, langileek eta herritarrek.
Trintxer-Emeki, Miriam, Sorabilla, Hotzaldi, Aterpe, Lamorus, Bidelagun eta beste hainbat laguntza programetako lagunak aritu dira elkarrekin sukalde lanetan, arroz karibearra, afrikarra, arabiarra, curryarekin edo valentziarra prestatzen. Eta sukaldeak jendea batzen duenez, elkar ezagutzeko bide eman die.
Azken finean, hori izan da egitasmoaren asmoa Caritasek komunitatean egiten duen lana eta gizarte errealitateak ikusaraztea, jatorri ezberdinetako pertsonen elkarbizitza sustatzeko eta kultur aniztasuna gastronomiaren bidez zabaltzeko.