Bueltan da beste urte batez Play-Eruak hondartzako futbol txapelketa, eta aurtengo edizio honetan 70 taldek eman dute izena. Bosgarren urtez jarraian antolatu dute kirol hitzordua Zarauzko Plaieroek eta Zarauzko Kirol Elkarteak, eta, gainerako urteetan bezala, DBHko ikasleei zuzendutakoa izango da.
Hori horrela, txapelketa larunbat eta igande goizean jokatuko dute. Jardunaldiekin hasi baina lehen, ordea, talde bakoitzeko ordezkariak harreratik igaro beharko du txapelketara etorri direla ziurtatzeko. Larunbatean goizeko 08:00etan zabalduko dute harrera, eta partiduak 09:00etan hasiko dira. Igandean, berriz, harrera 09:00etan zabalduko dute, eta partiduak 10:00etan. Bestalde, bi harrera gune egongo dira, bata DBH 1 eta 2ko gazteentzat, eta bestea, berriz, DBH 3 eta 4koentzat.
Antolatzaileek gogorarazi dute jokalari bakoitzak aipatutako elikagaietako bat (olio botila edo lenteja paketea) eraman beharko duela jokatu ahal izateko. Gainontzeko jokalariek ateak hartu eta zelaira eraman beharko dituzte. Hori ez ezik, jokalari bakoitzak bi kamixeta ezberdin eraman beharko ditu.
Azkenik, txokolate beroa hartzeko banatuko dituzten edalontziak ezin izango dira hondartzara jaitsi, izan ere, gune markatutak ezarriko dituzte jateko eta edateko, hondartza guztiz garbia mantentzeko helburuarekin.