23. Garagardo Azokako laugarren eguna da gaur, eta egun honetan egin ohi duten moduan, herri bazkarirako elkartu dira dozenaka lagun Munoako karpan. Paella dastatzeko aukera izan dute mahaien bueltan eseri direnek, eta ez da garagardorik falta izan, noski. 14:30 inguruan hasi da bazkaria.