Futbol festa martxan da Astin

Intza Trula 2025ko api. 18a, 12:00

Kimu mailako mutilen XIX. Jose Angel Iribar Txapelketa jokatzen ari dira goizetik. Arratsaldean, berriz, nesken txanda izango da: zehazki, 16:00etan ekingo diete neurketei.

Eguraldi bikainarekin ekin diote gaur goizean futbolaren bueltako festari Astin. Izan ere, ZKE Zarautz Kirol Elkarteko futbol atalaren ekimenez, XIX. Jose Angel Iribar Txapelketa jokatzen ari dira bertan, 09:30etik. Mutilen kimu mailako txapelketa da Iribarren omenezkoa, eta, orotara, hamasei talde ari dira garaikurra eskuratzeko lehian. Aurreko urteetan bezala, aurten ere jende ugari bildu da harmailetan nahiz zelaien ertzeetan, futbolariak animatzeko.

Arratsaldean, maila bereko nesken txanda izango da. 16:00etan hasita jokatuko dituzte norgehiagokak, eta zortzi taldek parte hartuko dute. Lehenengo biak finalerdieatra sailkatuko dira zuzenean, eta gainerakoek elkarren aurka jokatuko dute multzoen fasean lortutako postuaren arabera azken sailkapena erabakitzeko. Honela banatu dituzte multzoak:

  • A multzoan: ZKE B, Intxaurdi, Aiztondo eta Amaikak bat.
  • B multzoan: Reala, Martutene, Goierri Gorri eta Lagun Onak.

Bihar gehiago

Bihar, azkenik, Gonzalo Urkia Txapelketa jokatu dute, 09:30ean hasita. 2012an jaiotako infantil mutilei dago zuzenduta. Jose Angel Iribar Txapelketan bezalaxe, multzo bakoitzetik bi taldek egingo dute aurrera kanporaketei final aurrekoetan ekiteko, baina izango da desberdintasunik; izan ere, hiru taldek osatuko dute mutzo bakoitza, lauk beharrean. Honako hauek izango dira multzoak:

  • A multzoan: ZKE Erne A, Ostadar SKT eta Lekeitio FT.
  • B multzoan: Orioko FT, Touring KE eta Ordizia KE.
  • C multzoan: Hernani CD, Lengokoak KE eta CD Arnedo
  • D multzoan: ZKE Erne B, Reala eta Aurrera Ondarroa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide