Zarauzko Udalak hiru irteera antolatu ditu Eraztun Berde Urdinera, eta, hain justu, gaur arratsaldean egingo dute lehenengoa. 17:00etan elkartuko dira parte hartzaileak suhiltzaileen biribilgunean, eta hezeguneak ezagutzera joango dira. Zehazki, Irita eta Astiko eremuak ikusiko dituzte. Amaiera, berriz, Buztinzuriko haltzadian izango da.
Talde bakoitzean 20 pertsona elkartuko dira gehienez, eta parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute aurretik, Zarauzko Turismo Bulegoan bertan edota 943-83 09 90 zenbakira deituta.
Hurrengo bi irteerak apirilaren 25ean eta 26an egingo dituzte, Arkamurka eta Iñurritza aldera.