Nahia Zarauzko Artisten Elkarteak antolatuta, Udaberriko IX. Azoka zabaldu dute gaur goizean Lege Zaharren Enparantzan. "Dedikazioz eta pasioz" egindako produktuz betetako dozenaka postu aurki daitezke bertan; hala nola zapiak, belarritakoak, poltsak eta panpinak erosi ahal izango dituzte gerturatzen direnek.
Gaur eta bihar egongo da zabalik azoka, 10:30etik 20:30era. Gainera, bertan erosteak saria ere izan dezake; izan ere, Nahiak zehaztu du azokan egiten diren erosketen artean Kirkila jatetxean jatordu bat zozkatuko duela.