Kiroldegia itxita egongo da bihar, etzi eta astelehenean

Intza Trula 2025ko api. 16a, 14:00

Aritzbatalde kiroldegiaren kanpoaldea. (Artxibokoa)

Larunbatean eta igandean, aldiz, irekita egongo dira kirol instalazioak.

Aste Santuko eta Pazko Asteko jai egunak direla medio, Aritzbatalde kiroldegia itxita egongo da zenbait egunez: zehazki, bihar, etzi eta astelehenean ez dute zabalduko.

Hala eta guztiz ere, larunbatean eta igandean zabalik egongo dira instalazioak, honako ordutegian: larunbatean, 08:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:30era irekiko dute, eta, igandean, 08:00etatik 13:30era.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide