Etenik gabeko festa egunen ostean, gaur amaituko da aurtengo Garagardo Azoka. Ehundaka lagun bildu ditu aurten ere Zarautz Rugby Taldeak urtero antolatzen duen azoka entzutetsuak, eta azken egunotan bertara sartzera animatu guztiek giro bikainaz gozatzeko aukera izan dute.
Apirilaren 16an, asteazkenez, zabaldu zituen ateak Munoako karpak, eta, egun horietan bezala, gaur ere 12:00etatik 01:00etara egongo da zabalik. Horren ostean, datorren urtera arte agurtuko dute.