Izena eman daiteke SKAPAko Futbito Txapelketan

Intza Trula 2025ko api. 17a, 10:00

Iazko SKAPAko Futbito Txapelketako irudi bat. (Jabi Gonzalez Toston)

Maiatzaren 24an jokatuko dute aurtengo txapelketa, Sagasti plazan (plaza gorrian), 10:00etan hasita.

Beste urte batez, SKAPAko Futbito Txapelketa antolatu du Santa Klara, Azken Portu eta Aritzbataldeko jai batzordeak. Maiatzaren 24an, larunbatez, jokatuko dituzte partidak, eta dagoeneko zabaldu dute bertan izena emateko aukera. Aurreko urteetan bezala, Sagasti plazan (plaza gorrian) izango da txapelketa, 10:00etatik aurrera.

Antolatzaileek jakitera eman dutenez, taldeek mistoak izan beharko dute, gutxienez lau partaidez osatuta eta gehienez ere sei lagunez. Jokalariek hamasei urtetik gorakoak izan beharko dute, eta izena emateko talde bakoitzak 15 euro ordaindu beharko ditu. Txapelketaren egunean jan-edanerako aukera ere izango dute jokalariek.

Hori horrela, izena eman nahi duten taldeek azkenportua@gmail.com helbidera mezua bidali beharko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide