Nahia Zarauzko Artisten Elkarteak Udaberriko IX. Azoka antolatu du, "dedikazioz eta pasioz" egindako produktuak herritarrengana gerturatzeko. Hain justu ere, bihar eta etzi egingo dute azoka, 10:30etik 20:30era, Lege Zaharren Enparantzan. Bi egun horietan, askotariko postuak jarriko dituzte bertan, herritarrek produktuak nahiz horien egileak ezagutu ditzaten.
Hori hala, bertatik igarotzen diren herritarrek eskuz egindako produktu ugari eskuratu ahal izan dituzte; hala nola zapiak, belarritakoak, poltsak eta panpinak. Gainera, azokan egiten diren erosketen artean, Nahiak Kirkila jatetxean jatordu bat zozkatuko du.