Merkatua Bizirik elkarteak antolatuta, Sendabelarrak ezagutuz egitasmoa egin zuten atzo arratsaldean Merkatu Plazan. "Garaikoa eta bertakoa indartze aldera" egin zuten saioa, Ainitze Sala lazkaotarraren gidaritzapean.
Gaian aditua da Sala, eta sendabelarrez hitz egiteaz aparte, infusioak eta egosaldiak nola egin ere irakatsi zien bertaratutakoei, baita hostoak eta loreak lantzen ere. Gainera, ukenduak egiteko ere baliatu zuten arratsaldea.