Bikain abiatu du Aitor Frantzesena Gallo zarauztarrak AASP (Adaptive Surfing Professionals World Championship Tour) munduko surf egokituko zirkuitua. Izan ere, Bayron Bayko (Australia) olatuetan jokatu dute txapelketako lehen proba, eta guztietan onena izan da bertan.