Zarata atera dute malekoian, Palestinako genozidioa salatzeko

Intza Trula 2025ko mar. 30a, 15:00

Zarautz Palestina herri ekimenak deituta, kazerolada egin dute goizean Gurutze Gorriaren egoitzatik abiatuta. Dozenaka herritar batu dira protestara.

Zartaginak eta koilarak eskuan zituztela elkartu dira dozenaka herritar goizean malekoian, zarata ateraz Palestinari elkartasuna adierazteko. Zarautz Palestina herri ekimenak deituta, kazerolada egin dute Gurutze Gorriaren egoitzatik hasita, Palestinar Lurraren Egunean.

1976ko martxoaren 30ean izandako gertaerak oroitzen dituzte palestinarrek urtero. Izan ere, egun hartan Israelgo gobernuak palestinarren jabetzako lur asko desjabetzeko plana iragarri zuen, juduen kokaleku berrietara bideratzeko. Horri aurre egiteko asmoz, greba orokorra eta manifestazio ugari egin zituzten palestinar gehien zeuden hirietan. Manifestarien eta Israelgo armadaren eta poliziaren arteko istilu horietan, sei herritar arabiar armagabetu hil zituzten, ehun bat zauritu eta ehunka gehiago atxilotu zituzten.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide