80. Hondartzako Futbol Txapelketako azkenaurreko fasera iristeko partida garrantzitsuak jokatu dituzte gaur goizean mutilek. 11:15ean hasi dituzte Kopako zein Ligako norgehiagokak, serio eta kontzentratua, eta azken minutura arte eman dute guztia, finalerdietarako txartela eskuratu nahian. Txapelketaren fase honetan gertatu ohi den moduan, gaurkoan ere tentsioa eta zirrara nagusitu dira joko eremu guztietan.
Mutilen Ligako final-laurdenak
1. Celso Castro - Tivoli-Naparra. 3-0
2. Balearri-Astillero - Ulacia Bidaiak. 3-1
3. Pukas - Shelter - Asti Pinturak. 0-3
4. Telesforo Erretegia - Izar Optika. 3-2
Mutilen Kopako final-laurdenak
5. Kosta Hortz Klinika - Talai-Mendi Kanpin. 3-0
6. Euskalduna Taberna - Latz Taberna. 1-2
7. Asergroup - Etxabe Confort. 2-2
8. Arrano Taberna - Kirkilla-Enea Jatetxea. 1-2
Mutilen Ligako finalerdiak
- Telesforo Erretegia - Asti Pinturak
- Celso Castro - Balearri Astillero
Mutilen Kopako finalerdiak
- Kosta Hortz Klinika - Kirkilla-Enea Jatetxea
- Asergroup - Latz Taberna