Bertan behera utzi dute Hartxintxar lasterketa

Intza Trula 2025ko mar. 28a, 20:30

Salbatore Mitxelena ikastolaren alde egindako elkarretaratzea. (Mireia Galarza Bastida)

Ezbehar baten ondorioz lasterketa apirilaren 12ra atzeratzea erabaki du Salbatore Mitxelena ikastolak.

Salbatore Mitxelena ikastolak bihar arratsalderako antolatutako Hartxintxar lasterketa bertan behera utzi du, ezbehar batengatik. "Komunitateko kide bat hil" dela jakinarazi berri du ikastolak: "Ez dugu indarrik biharko Hartxintxar lasterketarekin aurrera jarraitzeko".

Hori horrela, hitzordua apirilaren 12ra atzeratzeko erabakia hartu dutela aditzera eman dute antolatzaileek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide