Arima Soul taldeak Donostiako Jazzaldian joko du uztailaren 26an

Intza Trula 2025ko mar. 29a, 14:00

Arima Soul musika taldea. (Arima Soul)

Uztailaren 19tik 27ra ospatuko da aurten Donostiako musika jaialdia. Zarauzko taldeak Txillida Leku museoan emango du kontzertua.

Arima Soul talde zarauztarra 60. Donostiako Jazzaldian izango da, donostiarrak zein inguruko herrietatik hurbiltzen den oro dantzan jartzeko asmoz. Uztailaren 19tik 27ra egingo dute aurten musika jaialdia, eta, urtero legez, jazz, blues edota soul musika talde sorta izango da bertan. Hain justu, jaialdiaren azken-aurreko egunean emango du emanaldia Arima Soulek, hilaren 26an, Txillida Leku museoan.

Zarauztarrez gain, beste hainbat talde izango dira Txillida Lekun egun horietan: esaterako, Oreka TXk eta Phonoclorica (uztailaren 19an) eta Iñaki Salvador eta Marco Mezquida (uztailaren 20an). Umeei zuzenduta, berriz, Claire Martin abeslari britainiarrak eskainiko du zuzeneakoa (uztailaren 25ean).

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide