Nafra, Urgull eta Dishonor taldeak gaur, Hiruputzun

Intza Trula 2025ko mar. 28a, 10:30

Urgull musika taldea. (Txutxy Cano)

21:00etan hasiko dira hardcore-punk emanaldiak, Zarata Zarautz kolektiboak antolatuta.

Zarata Zarautz kolektiboak antolatuta, hiru kontzertu izango dira gaur iluntzean Hiruputzu gaztetxean. 21:00etan hasita, Nafra, Urgull eta Dishonor taldeek emanaldi bana eskainiko dute han.

Nafra talde katalanak 2019. urtean hasi zuen bere ibilbidea, eta, nagusiki, punk doinuetan oinarritutako abestiak jotzen ditu. Urgull taldea osatzen duen hirukoteak, berriz, crust estiloa du protagonista bere emanaldietan, eta Dishonor talde greziarrak crust iluna taularatuko du.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide