Imanol Urbieta Udal Musika Eskolako ikasleak herrian barrena ibiliko dira bihar arratsean, ingurua musikaz alaitzeko helburuarekin. 18:00etan musika eskolatik abiatuta, kalejiran zeharkatuko dute herria.
Musika eskolatik Zigordia kalerantz joango dira, eta Lege Zaharren Enparantzatik igaro ostean, Musika Plazara helduko dira. Handik, Kale Nagusian barrena sartuko dira, eta musika eskolan amaituko dute ibilbidea.