Zarautz Palestina herri ekimenak kazerolada egingo du etzi

Intza Trula 2025ko mar. 28a, 14:00

Zarautz Palestina herri ekimenak otsailaren 15ean palestinarren alde egindako performancea. (Ian Ruiz Lizaso)

11:15ean elkartuko dira, Gurutze Gorriaren egoitzaren aurrean. Palestinaren aurkako genozidioa salatuko dute, baita herriarentzako bakea eskatu ere.

Palestinar Lurraren Egunean, igandean, protesta egingo du Zarautz Palestina herri ekimenak. Zehazki, kazerolada deitu du egun horretarako, eta, bertan, Israel Palestinan egiten ari den genozidioa irmoki salatzeaz gainera, herriarentzako bakea eskatuko du.

Palestinar Lurraren Egunean, 1976ko martxoaren 30ean izandako gertaerak oroitzen dituzte palestinarrek urtero. Izan ere, egun hartan Israelgo gobernuak palestinarren jabetzako lur asko desjabetzeko plana iragarri zuen, juduen kokaleku berrietara bideratzeko. Horri aurre egiteko asmoz, greba orokorra eta manifestazio ugari egin zituzten palestinar gehien zeuden hirietan. Manifestarien eta Israelgo armadaren eta poliziaren arteko istilu horietan, sei herritar arabiar armagabetu hil zituzten, ehun bat zauritu eta ehunka gehiago atxilotu zituzten

Hori hala, 11:15ean elkartuko dira, Zarauzko Gurutze Gorriaren egoitzaren aurrean, eta antolatzaileek herritar oro animatu dute ekimenean parte hartzera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide