Udaberri Jubilatuen Elkarteak xakean lehen urratsak ematen hasi nahi dutenentzat ikastaroa antolatu du, eta zabalik dago bertan izena emateko aukera, elkartearen egoitzan. Jakitera eman duenez, asteazkenetan eta ostiraletan izango dira saioak, 12:00etan, elkartearen lokaletan.
Javier Vilches xake irakasleak zuzenduko ditu saioak, eta Udaberrik bazkide guztiak animatu ditu izena eman, eta, bide batez, xakean trebatzera.