Artezaleak elkarteak antolatuta, Jasone Irigoienen pintura ikasleek egindako margolan sorta dago ikusgai Torre Luzean. Hilaren hasieran zabaldu zuten erakusketa, Non omnius morientur izenarekin, eta apirilaren 6a izango da hura bisitatzeko azken eguna.
Hori hala, ikustera joan nahi dutenek asteartetik igandera egin ahal izango dute, 18:00etatik 20:00etara.