Mutilek plaieroetako final-laurdenak izango dituzte jokoan

Intza Trula 2025ko mar. 27a, 10:00

Asti Pinturak eta Izar Optika taldeen arteko partida. (Aritz Mutiozabal)

Kopako zein Ligako neurketak jokatuko dituzte, igandean, 11:15ean hasita. Neskek, aldiz, atsedena izango dute asteburu honetan.

80. Hondartzako Futbol Txapelketa bere amaierara heltzen ari da apurka-apurka, eta gero eta talde gutxiago dira lehian jarraitzen dutenak. Hain justu ere, igande honetako kanporaketa gainditzen dutenek finalerdietarako txartela eskuratuko dute, beraz, norgehiagoka borrokatuak izango dira, 11:15etik aurrera. Ordubete lehenago, Balearri-Astillero taldea arduratuko da joko eremuak markatzeaz. Neskek atsedena izango dute igande honetan, pasa den astean jokatu baitzituzten final-laurdenak.

Mutilen Ligako final-laurdenak

1. Celso Castro - Tivoli-Naparra.
2. Balearri-Astillero - Ulacia Bidaiak.
3. Pukas - Shelter - Asti Pinturak.
4. Telesforo Erretegia - Izar Optika.

Mutilen Kopako final-laurdenak

5. Kosta Hortz Klinika - Talai-Mendi Kanpin.
6. Euskalduna Taberna - Latz Taberna.
7. Asergroup - Etxabe Confort.
8. Arrano Taberna - Kirkilla-Enea Jatetxea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide