Ana Goitiaren 'Katana' bakarrizketa ikusteko sarrerak geratzen dira oraindik

Intza Trula 2025ko mar. 26a, 10:30

Ana Goitia. (utzitakoa)

Hiruputzu gaztetxean eskainiko du emanaldia, larunbatean, 19:00etan. Sarrerak Bidean Produkzioak atari digitalean eros daitezke.

Ana Goitia kazetari eta aurkezle lekeitiarraren Katana bakarrizketa emanaldia ikusteko sarrerak geratzen dira oraindik. Larunbatean gozatu ahal izango da ikuskizunaz, 19:00etan, Hiruputzu gaztetxean, .

"Normalean kontatzen ez diren kontuez" hitz egingo du Goitiak saioan. Hala nola egungo musikaz, marketinaz, sold out modaz, gurasoak eta beren haurrak kontzertuetan egoteaz, matxismoaz eta lodifobiaz mintzatuko da.

Hori hala, emanaldira joan nahi dutenek sarrerak Bidean Produkzioak atari digitalean eskura ditzakete.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide