KSB Itur enpresako langileek bertan behera utzi dute aste honetarako iragarrita zuten greba bertan behera utzi dute. Ostiralean bertan hartu zuten erabakia, azken unean. Negoziaketetan luze aritu ondoren, 2025eko soldata igoera %3,6 (KPI+%0,8) araberakoa izatea bermatu zuten, eta 2026koa, nahiz eta itxirik ez egon, KPItik gorakoa.
Eztabaidatzeko zeuden beste puntuak hurrengo bi asteetan garatzeko konpromisoa hartu dute bi aldeek, eta negoziaketak «bere zintzotasunean» egingo diren konfiantza dagoela adierazi du ELA sindikatuak. «Hau guztia grebaren mehatxuagatik izan da, eta dagoen afiliazioa kontuan izanda, enpresa derrigortua izan da mahai gainean hau jartzera», gaineratu du.
Langile batzordeak langileei adierazi die negoziaketa ez dagoela itxita eta greba atzeratu egin dutela negoziazioari aukera bat emateko. Dena den, datozen bi asteetan enpresak ez badu hartutako konpromisoa betetzen edo hitzarmena garatzeko borondaterik azaltzen, adierazi dute berriro ekingo diotela greba dinamikari.