Udaberrik bihar zabalduko du Arantzazura eta Oñatira egingo duten egunpasarako izen ematea

Intza Trula 2025ko mar. 9a, 11:00

Arantzazuko santutegia. (Euskadi Turismoa)

Martxoaren 19an, asteazkenez, egingo dute irteera. Parte hartu nahi dutenek Udaberri jubilatuen elkartearen bulegoan eman beharko dute izena.

Martxorako antolatutako irteeraren berri eman du Udaberri jubilatuen elkarteak. Hain justu ere, hilaren 19an Arantzazura eta Oñatira egunpasa egingo dute, eta bihar zabalduko dute bertan izena emateko aukera.

Goizean, Arantzazuko Santutegia bisitatuko dute, Angel Mari Txabarri frantziskotar zarauztarrak lagunduta. Ondoren, Oñatira joango dira, bertan bazkaldu eta Oñatiko herri historikoaren bisita gidatua egiteko.

Hori horrela, irteeran izena eman nahi dutenek astelehenetan eta astearteetan 10:00etatik 12:00etara eta asteazkenetan eta ostegunetan 16:00etatik 18:00etara izango dute horretarako aukera, Udaberriren bulegoan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide