Zarauzko Udalak herriko auzoetako hoditeria konpontzen jarraitzen du, eta oraingo honetan Balea eta Madoz kaleetan hasi ditu lanak. Zarauzko Udalak eta Gipuzkoako Urak enpresa publikoak sinatutako lankidetza hitzarmenaren barruko obrak dira, eta horri esker, bi auzo horietako etxebizitza blokeei eta inguruari eragiten dioten saneamenduko eta euri urak jasotzeko erabiltzen diren hodiak berrituko dituzte.
Hoditeria lanak amaitzean, udalak aurreratu du urbanizazio lanak hasiko dituztela bi kale horietan. Udalaren esanetan, obrak lau hilabeteko epean amaituta egongo dira.