Palestinaren aldeko performancea egin dute goizean

Ian Ruiz Lizaso 2025ko ots. 15a, 14:30

Zarautz Palestina herri ekimenak antolatu du ekintza. 12:00etan elkartu dira Lege Zaharren Enparantzan.

Zarautz Palestina herri ekimenak palestinarren alde antolatu du gaurko ekintza. Lege Zaharren Enparatzan elkartu dira 12:00etan. Herritar ugari bertaratu dira ekimen honetan parte hartzera. Bertan, performance bat egin dute. Oinetakoak bildu eta lurrean margoturik zeuden pertsonen silueten gainean jarri dituzte.

Ondoren, antolatzaileek eta herritarrek elkar eskutik heldu, eta borobil handi bat egin dute. Armen eta bonben soinuak entzun dira, egoera larriaren aurrean, guztiak kontzientziatzeko. 

 

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide