'Crisis de las democracias y derechos humanos' hitzaldia eskainiko du Fernando Valladaresek ostegunean

Intza Trula 2025ko ots. 16a, 11:00

Fernando Valladares hitzaldi bat ematen. (ZarautzOn)

Modelo aretoan emango du hitzaldia Valladaresek, 19:30ean, ZarautzOn elkarteak antolatuta.

ZarautzOn elkarteak hitzaldia antolatu du ostegunerako, hilaren 20rako: hain justu ere, Fernando Valladaresek emango ditu azalpenak, 19:30ean hasita, Modelo aretoan.

Biologian doktoratua eta ekologo espezialista da Valladares, CSICeko ikertzailea da Espainiako Natur Zientzien Museoan. Madrilgo Rey Juan Carlos Unibertsitatean irakaslea ere bada, eta ikerketa ugari egin ditu biodibertsitateak eta klima aldaketak nahiz giza jarduerak ekosisteman duten eraginari buruz.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide