Euskal Herriko mus txapelketako kanporaketa jokatuko dute Arranon

Julene Sorarrain 2025ko ots. 10a, 13:00

Hainbat lagun iazko Mus Txapelketa Azkarrean. (Aritz Mutiozabal)

Txapelketako lehenengo fasea jokatzen ari dira herriz herri, eta larunbat honetako hitzordua Zarautzen izango da. Izen-ematea egunean bertan egingo da, eta bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu.

Martxan da dagoeneko Euskal Herriko XVI. Mus Txapelketa. Iazko azaroan hasi zen, eta apirilaren 5ean amaituko da Zigoitiko Gopegi herrian (Araba). Lehenengo faseari dagokionez, herriz herri arituko dira partidak jokatzen martxoaren 2ra arte. Herrialdekako finalak, aldiz, martxoaren 22an izango dira; Gipuzkoakoa Itsasondoko Errota pilotalekuan jokatuko dute.

Hori horrela, otsailaren 15ean, larunbatarekin, Zarauzko Arrano tabernan jokatuko dute kanporaketa, 15:30ean hasita. Izen-ematea egunean bertan egingo da, eta bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu.

Sarien artean, txapeldunek 3.000 euro, txapelak, garaikurrak eta lau lagunentzako Kariberako bidaia eskuratuko dute. Txapeldunordeek, aldiz, 1.500 euro, garaikurrak eta bi lagunentzako Kariberako bidaia lortzen dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide