Lehengo tren geltokiaren horma irudia egiten ari da Jose Ignacio Treku margolari debarra, Joxe Mari Iruretagoiena eta Joxe Mari Zabalegi margolari zarauztarren lankidetzarekin. Lanak oso aurreratuta ditu, eta aurki ezarriko dute tren gelyoki berrian, Xabier Txurruka alkateak bere sare sozialetan gaur bertan jakitera eman duenez.
Honakoa ez da lehen aldia izango Zarauzko Udalak espazio publikoak garaiko irudiekin apaintzen duena herria. Esaterako, badira hiru komun autogarbigarri: hondartzan Mendiren hondartzako margolan batekin; Iñurritzan, auzoko sasoiko irudi zahar batekin; eta Azken Portun, Igeraingo garbilekuaren aintziako irudiarekin.
Tren gelkokian jarriko dutena, ordea, espresuki horretara egina izan da, eta gainerakoen aldean, askoz ere handiagoa tamainaz. "Gutxi falta da arte, maitasun eta eskuzabaltasun handiz amaitzear duten mural liluragarriaz denok goza dezagun. Zinez ikusgarria.", nabarmendu du alkateak.