2024ko kirolari onenen sariak banatuko dituzte gaur Modelo aretoan

Aritz Mutiozabal 2025eko urtarrilaren 29a

Iazko Kirol Sariak. (Aritz Mutiozabal)

19:00etan hasiko da ekitaldia, eta sari bat baino gehiago banatuko dituzte bertan. Herriko kirolari eta kirol taldeei euren ibilbidea baloratu, nahiz kirola sustatzen duten eragileei beraien lana aitortzeko asmoz ospatzen du udalak sariketa hau. 

Zarauzko Udalak, herriko kirolari eta kirol taldeei euren ibilbidea baloratu nahiz kirola sustatzen duten eragileei beraien lana aitortzeko asmoz, 2024ko kirolari onenen sariak banatuko ditu gaur Modelo aretoan. 19:00etan hasiko da ekitaldia, eta sari bat baino gehiago banatuko dituzte bertan.  

2024ko kirolari onenaren sariak Ainitze Zumetak harri-jasotzaileak eta Martin Sorreluz errugbi jokalariak jasoko dituzte. Kirol talde azpimarragarrien artean, Emakumea Surflari eta Amenabar Zarautz eskubaloi taldea goratuko dituzte aurten. Bestalde, ZKEren Squash ataleko Raul Parmo hautatu du entrenatzaile onena bezala. Babeslearen saria, berriz, Graficas Juaristik jasoko du, izan ere, herriko hainbat talde lagundu baititu, besteak beste, ZKEko saskibaloiko eta errugbi taldeak.

Bestalde, bada sari berezi bat, urtero-urtero ematen dutena, eta hori Kirola Bizi da. Izenak dioen moduan, bizitza osoa kirola eskaini dioten herritarrek jasotzen dute aitortza hori, eta oraingoan Jose Manuel Martinez Garmak jasoko du. Zarauzko Triatloi Elkarteko kidea da, eta triatloia, igeriketa, korrika edota distantzia luzeko lasterketak eginez, kirolarengandik gertu dabil beti Zarauzko Triatloi elkarteko kirolaria.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide