Salberdin eremua urabanizatzeko lanek aurrera jarraitzen dute, eta Xabier Txurruka alkateak jakitera eman duenez, hegoaldeko eremua urbanizatzeko obrak lizitaziora atera dituzte. Alkateak zehaztu duenez, 5.440.397,91 euroko aurrekontua (BEZ barne) izango dute lanek.
Orotara, alokairura bideratuko diren 60 zuzkidura bizitoki, alokairu erregimeneko babes ofizialeko 94 etxebizitza eta 231 etxebizitza tasatu eraikitzen ari dira bertan. Esleipendunei giltzak emango zaizkie sustapenak amaitu bezain laster, eta urte honen amaierarako R14 lursaileko lehen etxebizitza tasatuak entregatzea aurreikusten du Zarauzko Udalak.