Gaur goizean ziren ospatzekoak Lege Zaharren Enparantzan urteko uzta berria dastatzeko aukera ematen duen Sagardo Eguna. Aurtengo edizioan, gainera, Iñigo Intxauspe eta Helena Pedrosa Alai jatetxeko jabeak omendu behar zituzten.
Eguraldia dela eta, ordea, bertan behera utzi behar izan dute ospakizuna. Halaber, Zurekin Elkarteak aditzera eman du aurrerago jakinaraziko dutela ospakizunaren data berria. Zarauzko Udalak eta antolatzaileek barkamena eskatu nahi die herritarrei eragozpenengatik.