Corrado Masacci titiriteroak osatutako erakusketa zabaldu berri du Sanz Enea kultur etxean. Txontxongiloen ametsak du izena bildumak, eta mitoaren, artearen eta mundu onirikoaren artean oinarrituta dago. "Erakusketa honetan txotxongiloek irudimenaren hariak askatzen dituzte. Antzinako mitoak, irudiak, denborak eta ametsek gorputz itxura hartuko dute txotxongiloen bitartez", eman du aditzera titiriteroak.
Bildumak ametsen espazioan mugitzen diren estetika desberdinetako hari txotxongiloak ditu ardatz. Hala, txotxongiloen historia eta tradizio aberatsen barrenekoa bidaia egiten du Masaccik; era berean, sormenaren testigantza ere bada.
Erakusketa bisitatzeko interesa dutenek otsailaren 23ra arte izango dute horretarako aukera, egunero, 18:00etatik 20:00etara. Gainera, aldez aurretik hitzordua eskatuta, bisita gidatuak eskainiko dizkiete eskolako taldeei.