ZarautzOn elkarteak antolatuta, 50eko hamarkadako krisi klimatikoaren inguruko hitzaldia eskaini zuen asteartean Margarita Martin meteorologoak. Antolatzaileek azaldu dutenez, interesa piztu zuen hitzaldiak, guztira 106 pertsona elkartu baitziren bertan.
Modelo aretoan izan zen hitzordua, gaztelaniaz, eta bertan Aemet Euskadiko langileak Igeldoko Meteorologia Behatokiak dituen XX. mendeko klimaren datuetan sakondu zuen, bertako arduradun izateak ematen dion ikuspegia baliatuz.