Antzerkia Familian programaren barruan, Cia Giramagic konpainiak Kariguri antzezlana aurkeztuko du bihar Modelo aretoan. 16:45ean izango da, eta sarrerak eskuratzeko bi aukera daude: Kutxa sarrerak plataforman daude salgai jada, eta egunean bertan Modelo aretoko leihatilan ere egongo dira eskuragarri.
Kariguri mugimenduan dagoen poesia bisuala da, arnasa hartzeko eta iraunkortasunaren magia ikusteko lekua. Ikusleen irudimena eta harridura eragiten duen ikuskizun iradokitzaile eta parte hartzailea. Magia, txotxongiloak, maskarak, clown eta antzerki fisikoa, soinuzko, ikusizko eta testurik gabeko paisaia batean elkartuta. Artisau lana da, material organikoetan, birziklatuetan eta musika originalean oinarritua.