Baranda berriak jartzen hasi dira Narros eta moila artean

Intza Trula 2025ko urt. 17a, 14:30

Narros eta moila lotzen dituen pasalekua baranda berriak jartzeko obretan. (Zarauzko Udala)

Zarauzko Udalak abenduan berritu zituen Borghetto inguruko barandak, eta orain moilara arteko pasalekuan daudenak aldatzen ari da.

Narros jauregia eta moila lotzen dituen pasalekuan baranda berriak jartzen ari dira. Zarauzko Udalak abenduan abiatu zituen zaharkitutako barandak aldatzeko lanak, Borghetto inguruan, eta, orain, Narros eta moila bitartekoak aldatzen ari dira.

Hain zuzen ere, udalak iazko maiatzean esleitu zizkion barandaren produkzio eta instalazio lanak Casting of Facilities, Utilities & Diversity S.L. enpresari, 517.275 euroko aurrekontuarekin (BEZ barne).

Hori hala, orotara 500 metro baranda inguru ordezkatuko dira bi gune horietan. Udalak azaldu zuenez, baranda berriak "kobre eta burdin gutxiko aluminio aleazioaz eginda daude, itsas bazterrean agertzea hain ohikoa den herdoila ekiditeko".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide