Egun berezia bezain hunkigarria bizi zuen atzo Joaquin Juaristik eta haren senideek. Izan ere, 102 urte bete zituen Zarauzko bizilagunak; familiakoen eta gertukoen bisita ez ezik, sorpresa berezi bat jaso zuen.
Hain justu ere, Zarauzko Udaleko agintariak joan zitzaizkion etxera. Xabier Txurruka alkateak eta Jesus Arana Gizarte Politiketako zinegotziak zarauztar guztien izenean zoriondu zuten Juaristi, lore sorta eder batekin.