Lehen zuhaitzak landatzen hasi dira Amalur parkean, espezie autoktonoen basoa eratzeko bidean. Salberdin eremua urbanizatzeko proiektuaren barruan, 70 zuhaitz inguru landatuko dituzte bertan, arteak, artelatzak, haritzak eta gurbitzak, esaterako. Halaber, trenbidearen ondoan gingo espezieko lerrokadura eta bost gereziondo ere jarriko dituzte. Amaitzeko, zortzi astigar gorri landatuko dituzte Aitze kalean.