Emakumeen Etxeak ikasturte berrirako programa oparoa prestatu du, Jabetze Eskolaren barruan. Hain justu, ekaina bitartean zazpi ikastaro, hiru hitzaldi, ikuskizun bat eta bi tertulia literario feminista –bat euskaraz eta bestea gazteleraz– antolatu ditu, eta horietan izena eman nahi dutenek urtarrilaren 20a izango dute azken eguna.
Honakoak dira ekaina bitarte eskainiko dituzten ikastaroak: La importancia del suelo pelvico, Menopausia erosoa nutrizioaren bidez, Hipersexualizacion de nuestros cuerpos: pornografía y prostitucion, Argazkilaritza eta barne bidaia, Txi-kung, Surf hastapen ikastaroa, No! El placer de poner limites, Iniciación a la escalada, Apapacharte eta Ispiluak. Programa osoa honako lotura honetan kontsulta daiteke.
Izen ematea Emakumeen Etxearen webguneko formulariotik egin daiteke, baita 943-00 51 36 telefonora deituta edo emakumeen-etxea@zarautz.eus helbidera idatzita.