Palestinaren aurkako genozidioa oinarri duen erakusketa zabaldu zuen Gabonen hasieran Nahia Zarauzko Artisten Elkarteak, Euskal Herri osoko artistek egindako obrekin. Hain justu, bihar izango da hura bisitatzeko azken eguna, Merkatu plazako lehen solairuan.
Interesa dutenek honako ordutegian bisitatu ahal izango dute erakusketa: gaur 17:00etatik 19:30era eta bihar 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:30era.