Zirkuari estu estu lotuta dago Koldo Arakistain zarauztarraren bizitza. Askok eta askok malekoian monozikloan ikusi izanagatik ezagutuko dute, eta beste hainbatek kaleko emanaldietan izango zuten bere berri.
Zirkuak diziplina asko barne hartzen ditu, baina Arakistainen aburuz, zirkua akrobaziez harago doa; Irati Gonzalezekin batera, emozioekin eta barne gatazkekin jokatzen du oholtza gainean.
Horiek eta beste hamaika kontu interesgarri kontatu dizkio Intza Trula kazetariari, Gukasteka Zarauzko astekari digitalera egindako elkarrizketan.
Bideo-elkarrizketa hau GUKAsteka Zarauzko astekari digitalean argitaratu zen aurrez. GUKAsteka astean behin bidaliko zaie harpidedunei, buletin formatuan eta posta elektronikoz. Agerkariak hainbat atal izango ditu, baina protagonistak beti izango dira Zarautz eta zarauztarrak.