Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako kultur hedapenerako Gela programaren barruan gerrari buruzko umoreaz hitz egingo dute gaur arratsaldean Photomuseumen. 18:00etan izango da hitzordua, eta sarrera doakoa izango da.
Egoera zailenetan barre egitea aurrera egiteko tresna bat izan da. Umore beltza ahanzturaren eta erresilientziaren aurkako mekanismo gisa erabili izan ohi da, txisteetan, kontakizunetan, ahozkoetan edo idatzietan, baita zineman ere.