Gabonak iristear daude, eta horrekin batera, baita familiarteko momentu, opari eta otorduak ere. Herritar asko elkartzen dira mahaiaren bueltan beren familiekin opor garaiko egun berezietan, eta ohikoa da urtean zehar jan gabeko elikagaiak kontsumitzea bertan. Garai hori aprobetxatuta, Alazne Agirrezabalaga nutrizionistarekin elkartu da Mireia Galarza Bastida kazetaria Gukastekarako Gure Kabia elkarte gastronomikoan.
Agirrezabalagak azaldu duenez, baina, Gabonetan mezu kontraesankorrak zabaltzen dituzte, alde batetik, supermerkatuetan jatera gonbidatzen duten elikagai pila bat jartzen dituztelako bezeroen eskuetara, baina aldi berean, "erru sentimentua" hedatzen dutelako. "Errutinaz kanpo jaten dugun hori erre egin behar dugula esaten digute, zerbait txarra egiten ariko bagina bezala", dio.
Bideo-elkarrizketa hau GUKAsteka Zarauzko astekari digitalean argitaratu zen aurrez. GUKAsteka astean behin bidaliko zaie harpidedunei, buletin formatuan eta posta elektronikoz. Agerkariak hainbat atal izan ditu, eta protagonistak beti dira Zarautz eta zarauztarrak.