Golfeko III. Hickory Open txapelketa jokatuko dute bihar

Aritz Mutiozabal 2024ko abenduaren 26a

2023ko Hickory Open txapelketako irudi bat. (utzitakoa)

Hogei jokalari profesionalek hartuko dute parte Zarauzko golf zelaian. Txapelketaria 09:00etan ermango diote hasiera.

Espainiako Hickory Golf Elkarteak antolatuta, Golfeko III. Hickory Open txapelketa jokatuko dute Zarauzko golf zelaian, duela 100 urte jokatzen zen modu berean, hau da, garaiko ekipamendu bera erabiliz.

Irteera 09:00etan egingo dute, eta zelaiko hemerzortzi zuloak egin ondoren, erabakiko da aurtengo txapelduna; open mailan, Stroke Play diziplinan jokatuko dute. Amateur mailan, berriz, bederatzi zulotara izango da txapelketa. Amaieran, lagunarteko argazkia aterako dute eguerdian klubeko terrazan. Ondoren, bazkari legea eta 17:00etan, sari banaketa ekitaldia izango da.

Zarauzko eremua Iberiar penintsulako zaharrena da eta bere diseinua sortu zenetik apur bat moldatuta dagoela kontuan izanda, aipatu golf modalitatean aritzeko leku onenetako bat da. Jokalariek oso estimatua dute, eta txapelketan parte hartzen dutenek ere ziurtat zen dute. Hogei bat jokalari profesionalek baieztu dute dagoeneko haien presentzia: besteak beste, Txomin Ospitalea, Vicente Blazquez, Benoit Telleria eta Carlos Balmaseda.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide