Salbideko festa batzordeak, Zarauzko Udalak eta Zaporeak elkarteak gaztaina jan solidarioa antolatu dute datorren larunbaterako, hilaren 14rako. Zehaztu dutenez, bildutako dirua Zaporeak irabazi asmorik gabeko elkartearen jardunari laguntzeko izango da.
Hori hala, 18:00etan hasiko dira Salbiden gaztaina erreak saltzen, eta giroa animatzeko musika ere egongo da.